jueves, 8 de noviembre de 2012

Erreka Eguna 2012

Irailak 22an, larunbatean, goizeko 11:00etatik 13:00etara Domingo Agirreko ordezkari batzuk Erreka Egunean parte hartu genuen: 15 heldu eta 19 ume; 34 guztira eskolatik.  Ibaiaren 4 zatitan garbitzen ibili ginen: Olaberriko zubia-Santa  Marinako bidegurutzea; elorregi-Ugarkalde; Ugarkalde-Igaralde presa eta Urtatza.  Eguraldia lagunduta zabor poltsa pila bat bete genuen.  Zabor gehiena plastikoa, poliespan, janari-edarien hontziak, burnia...  Horrela gure ingurunea (batez ere erreka eta ibaia) garbirik mantendu behar dugunaren kontzientzia hartzen dugu.  Partaide guztiak (umeak batez ere) oso gustora aritu ziren, eta datorren urtean errepikatzeko gogoarekin. Ekitaldi honi bukaera emateko Udalak luntx bat eskeinu zuen plazko arkupetan, trikititxa alaituta.  Argazkia batzuk jarraian ikus dezakezue:



Diario vasco digitalean-Legazpiko kronikan- erreka egunaren berria:....http://www.diariovasco.com/v/20120925/alto-urola/kilos-basura-sacados-20120925.html

Udalsaretik sari bat jaso du, hainbeste urte jarraian ekintza hau burutzeagatik. Hain zuzen ere, Jasangarritasuna bultzatzeko heziketa atalean.  Horren estekak (bakoitzaren gainean klikatu):
Udalsareko web orrian - - - -  Diario vasco digitalean Legazpiko kronikan

No hay comentarios:

Publicar un comentario