viernes, 23 de noviembre de 2012

DOMINGO AGIRRE ESKOLA: “JUNETORRIAN”

Orain dela gutxi Legazpi herrian JUNETORRI busa martxan jarri da.  Herri barneko mugikortasun planean kontenplatuta bait zegoen.  Zerbitzu honekin herriko auzoak lotu nahi du; eta gainontzeko garraio publikoekin lotura izan nahi du; hain zuzen ere, Renferekin edo beste herrietara joaten den autobusekin.

Domingo Agirre eskolako haur hezkuntzako ikasleak, bost urtekoak hain zuzen ere, eta garraio gaia lantzerakoan, Legazpin jarri berria den “junetorri” autobusak eskaintzen digun aukera  paregabea aprobetxatu dugu.
 Hori dela eta, garraia hau erabiliz, gure txikiak, herrian zehar bidaiatzen ibili dira eta haientzat ezezagunak ziren  herriko zenbait  txoko ezagutu dituzte.
Ondoren lanera!. Ikasitakoa hormiruditan irudikatu dugu.
Hormirudiak, haur hezkuntzako pasiloetan nahiz eskolako web orrialdetan ikusgai duzue:...www.domingoagirre.net  Gurasoen elkarteko BAIKARAN aldizkarian ere artikulu bat jarri dugu.
Esperientzia ederra, berria, aberatsa eta dibertigarri izan da partaide guztiontzat.
Diario vasco digitalean,  legazpiko kronikan berri bat azaltzen da.  Esteka hemen gainean klikatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario