ü
Hondakin
gaiari dagokionez
o
Hartutako konpromisoen artean hoberen bete duguna honakoa izan da: Erosketa egiteko karroa edo
etxetik poltsa eramango dugu, bestela plastikozkoa berrerabiliko dugu. Izan
ere, gure artean nahikoa barneratua dagoen ohitura baita.
o
Betetzeko zailena
suertatu dena honakoa izan da: Hamaiketakoa biltzeko zilar papera erabili
beharrean adibidez oihalezko poltsak erabiliko ditugu. Ontzi berrerabilgarrien
edo oihalezko bilgarrien erabilera gutxika handitu den arren, oraindik ere,
gehiengoek erosotasunagatik batez ere, aluminio edo film papera erabiltzen dugu
hamaiketakoa biltzeko.
o
Gai honekin loturik Udalak bultzatutako kanpainak
ikastetxean zabaltzen ditugu, webaren bidez, oharren bidez etab. Eta aurten
Sasietako Mankomunitateak antolatutako “Hondakinak kitto” kanpainan parte hartu
dugu, besteak beste.
Hondakinen gaiaren inguruan jasotako emaitzak ikusirik,
orokorrean konpromiso hauek erdizka
bete ditugula esan genezake, beraz, pixkanaka hobetzen ari garen arren,
oraindik badugu zereginik.
ü
Elikadura
jasangarriari dagokionez
o
Hartutako konpromisoen artean hoberen bete ditugunak honako hauek izan dira: Bertako produktu
gehiago jango dugu eta baserritarrei azoketan erosiko dizkiegu eta Garaian
garaiko produktuak kontsumituko ditugu. Bi konpromiso hauek harreman estua dute
eta ondo bete ditugula adierazi dugu, izan ere, etxe gehienetan erosketa azokan
egiten baita.
o
Aurkako alderdian, okerren
bete duguna edo zailen suertatu zaigun konpromisoa hauxe izan da: Produktuen etiketei erreparatuko diegu
elikadura arduratsuagoa egitearren; zein osagai dituzten, nola eta non ekoiztu
diren, … Adierazi zergatik izan daitekeen betetzeko zailena
o
Elikadura jasangarriaren gaiarekin loturik ikastetxe
batzuetan dagoeneko bi urtez jarraian elikadura eguna ospatu dugu
jolastordurako etxetik fruta ekartzeko kanpainarekin.
o
Gai honen jarraipenaren inguruan jasotako emaitzak
ikusirik, kasu honetan ere konpromisoak orokorrean erdizka bete ditugula esan genezake, izan ere, konpromiso jakin
batzuk oso ondo bete ditugu baina beste asko betetzeke daude eta asko hobetu
daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario