Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok biodibertsitatea zer den aztertu dugu, horretarako bizidun eta bizigabeak bereizten ikasi dugu eta bakoitza zein leku edo habitatetan bizi den aztertu dugu.
Bestalde, gure herriko txoko ezberdinetan aurki daitekeen
biodibertsitatea aztertzeko gurasoen laguntzaz galdetegi labur bat osatu dugu.
Lan hau burutu ostean antzeman dugu herrian aurkitutako
zenbait zuhaitzek adarren bat puskaturik zutela eta ez haizeak eraginda. Eta konturatu gara natura zaintzen
badugu, zenbait tokitan animalia eta landare gehiago egongo dela.
Honekin
loturik hartuko dugun konpromisoa honakoa
da: Natura zaintzeaz arduratuko gara, zaborrak ez ditugu lurrera botako eta
hondakin bakoitza dagokion ontzian botako dugu, horrela animalia eta landareen
bizia errespetatu eta babestuko dugu.
Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleok baliabide naturalen inguruan jardun
dugu lanean. Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat produkturen jatorria
zein den ezagutu dugu eta herrian aurki daitezkeen baliabide naturalak
ezagutzeko eremu ezberdinak bisitatu ditugu.
Honez gain
gure ingurua denboran zehar nola aldatu den antzemateko egungo argazkiak
antzinako argazkiekin alderatu ditugu. Egindako lanetik atera dugun ondorio nagusia baliabide naturalak
gure eguneroko bizitzan oso garrantzitsuak direla da, izan ere, jaten edo
kontsumitzen ditugun gauza edo produktu gehienek jatorria bertan baitute.
Hau guztia
kontuan harturik, gure ingurunea errespetatzea oso garrantzitsua dela konturatu
gara, horregatik hauxe da gure konpromisoa:
Landare eta zuhaitzak zainduko ditugu, bai irteerak egiten ditugunean, bai
herrian jolasten ari garenean, …( adibidez: ez ditugu zuhaitzetako hostoak eta
adarrak puskatuko, enborrak markatuko, …).
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleok paisaiaren irakurketari dagokion gaia
landu dugu. Lehenik eta behin paisaien irakurketa nola egiten den ikasi dugu
eta ondoren gure herriko paisaia ezberdinak aukeratu eta hauen kalitatea
nolakoa den aztertu dugu.
Paisaien
azterketa egin ostean antzeman dugu
gure inguruan paisaia mota ezberdinak daudela, alde batetik oso artifizialak
eta kutsagarriak diren industria paisaiak ditugu eta bestalde, baso eta mendiz
osatutako paisaia naturalak. Beraz, herrian kalitate ezberdineko paisaiak daudela
esan dezakegu.
Hau guztia kontuan izanik eta paisaia industrial eta
artifizialek kutsadura maila handia sortzen dutela ikusirik, gure konpromisoa honakoa da: Herrian sor
daitekeen kutsadura murrizteko bizikletan, patinetean edo oinez mugituko gara
eta helduak garraio publikoa (Junetorri) edo bizikleta erabiltzera eta oinez
ibiltzera animatuko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario