
Hiri Hondakinak /
Konpromiso-dokumentua - 6. ekitaldia
Gipuzkoako Foru
Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak eta Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hondakinen
prebentzioan elkarrekin lan egiteko akordioa dute sinatua. Akordio horren
arabera, Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak hezkuntza arloan
jarri du martxan hondakinen prebentzio eta birziklatzearen aldeko kanpaina eta,
haren bitartez, Gipuzkoako ikastetxeak hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko
eta birziklatzeko neurriak hartzeko konpromisoa har dezakete modu boluntarioan.
Hondakinak prebenitu
eta birziklatzeko, ikastetxe honek hautatutako ekintzak aplikatzeko konpromisoa
hartu du. Horretarako, 2013ko abenduaren 17an DOMINGO AGIRRE
ikastetxeak bidali egin zuen konpromiso-dokumentu bat eta, proposatuko
zaizkien 23 konpromisoetatik, garatzeko zenbait ekintza hautatu ditu ikastetxeak.
Hain zuzen ere, 17 ekintza hondakinak murrizteko konpromezua hartu
ditu (gehineak aurreko urteetan, seigarren kanpaina bait da). Ikasturte honetan bi berri hartu
ditu.
1. %100 birziklatuta dagoen papera erabiltzea.
|
|
2. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: fotokopiak,
inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik bidaltzen den informazioa bi
aldeetatik idatziko dira.
|
|
3. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: ikastetxetik
bidalitako informazioa ahalik eta formatu txikienean jarriko da. Adibidez,
DINA5 DINA4ren ordez.
|
|
4. Berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik
idatzia badago.
|
|
5. Barne-komunikazioan posta elektronikoaren erabilera
sustatzea.
|
|
6. Familiekin posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
|
|
7. Papera hobe aprobetxatzearren, ordenagailuan orrialdea
konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea: marjinak, letraren
mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa...
|
|
8. Papera behar bezala erabiltzeko, karteletan edo
horma-irudietan berri ematea.
|
|
9. Pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori
izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
|
|
10. Toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal
izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. Inprimagailuetarako tonerrak eta
tinta-kartutxoak erabili eta birziklatzea.
|
|
11. Ikastetxean material didaktikoa edo/eta testu liburuak
berrerabiltzea.
|
|
12. Eskolako jangelan, eskolako jaietan... berriz erabil
daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea.
|
|
14. Eskolako jangelan oihalezko ezpain-zapi pertsonalak
erabiltzea.
|
|
16. Birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta
bilketa antolatzea: papera eta kartoia, ontziak, materia organikoa, CDak...
|
|
17. Ikastetxeetako sukaldeetan sortutako olioa behar
bezala kudeatzea.
|
|
21. Metapostan alta eman eta faktura elektronikoa
jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien
sortzeko.
|
24.
Jangelako zabor kudeaketa landu: erabilitako barazkien hondarrak eta konposta
daitekeen jakien ondarreekin KONPOSTAJEA EGITEA.