domingo, 15 de diciembre de 2013

Kontenedoreak - kudeaketa

Aurtengo gaia "Biodibertsitatea eta hondakinak" izan dela, Legazpiko udalak hondakinen bilketa bereiztuta martxan jarri duela (atez ate, mixtoa), eta Diputazioak antolatzen duen "hiri hondakinak" kanpaina barruan hartutako konpromezuak direla eta; Eskolan hondakinen bilketa bereiztuta indartu dugu.  Aurreko urteetan iadanik konpromezuak bageneuzkan eta kudeaketan jasota geneukan ardurak banatuta.  Horregatik indar gehiagorekin berrantolatu dugu: ikasleekin landuz: ekintza praktikoak eginez, txikiei lagunduz, antzerkiak eginez, klaustro mailan irakasleekin komentatuta, langileekin adostuta (jangelako eta garbitzaileak) eta gurasoei aholkuak ematen.
Besteak beste, kolorezko edukiontziak pasilo guztietan jarrita (geletan, jangelan, patioan... ere), bilketa selektiboa egiteko: plastikoa, papera, organikoa, errefusa, pilak, tonerrak, cdak, tapoien bilketa... Eskola egunean egiten dugun afarirako kontenedoreak ere antolatu genuen (kolore desberdinak bilketa selektiboa egiteko); eta etorri ziren gehienak ontziteria berrerabilgarriak direnak ekarri zituzten. Jangelako janarien hondakinekin  bilketa organikoa egiten dugu, eta eskola eremuan konpostagailua daukagu (honetaz jangelako langileak arduratzen dira.  Pasiloetan aholku kartelak jarrita daude, komunetan ur kontsumoari buruzkoak, Diputazioak bidalitakoa "Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko",...  Komunetan eskuak lehortzeko papera kendu dugu eta haizea botatzen duten makinak jarri ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario