viernes, 28 de marzo de 2014
Berziklapenari buruzko antzerkitxoa
Eskolako hainbat ikasleek, Nati eta Ekiñe andereñoekin euskera errefortzua jasotzen dutenek, batez ere (eta Hipi taldean ibiltzen direnak); Berziklapenari buruzko antzerkitzo bat egin zieten 1go eta 2garren zikloko ikasleei (eta bere gurasoei ere) eskolako aretoan, martxoak 28an. Argazkiak goian ikus ditzakezue. Eta aurkeztu zuten textua hurrengo power pointean daukazue.
Etiquetas:
antzerikia,
argazkiak,
berziklapena,
hipi,
powerpoint
miércoles, 26 de marzo de 2014
Gelako arduradunak
Ikasturte honetan hauexek izan dira gelako eko ordezkariak (argazkiak eta zerrenda jarraian dauzkazue). Besteak beste, ondorengo hauek landu dituzte: Latxartegi parkerako dekalogoa, ikasleen foroa prestatu.
OIHAN AGIRREZABALA
|
LH-1A
|
AROA GOMEZ
|
LH-1B
|
MARKEL VESGA
|
LH-2A
|
LAURA CERCA
|
LH-2B
|
KARLA LUR MARTINEZ
|
LH-3A
|
MANEX AGIRREZABALA
|
LH-3B
|
ASIER UNZURRUNZAGA
|
LH-4A
|
JANIRE CONTI
|
LH-4B
|
ENEKO CASPISTEGI
|
LH-5A
|
IZARO CALVO
|
LH-5B
|
ASIER PEREZ DE ARENAZA
|
LH-6A
|
ENEKO GUTIERREZ
|
LH-6B
|
Etiquetas:
argazkiak,
gelako arduradunak,
ikasleen foroa
martes, 18 de marzo de 2014
"Biodibertsitate eta hondakinak" gaia landu dugu eskolan
Eskola Agenda 21ko proiektuan, aurten landu dugun gaia "Biodibertsitatea eta hondakinak" izan da. Gela bakoitzean, Fitxak batzuk burutuz, Ondorioak, proposamenak eta konpromezuak sortu ditugu ikasleen forora eramateko. Jarraian ikusiko dituzue:
LEGAZPIKO DOMINGO AGIRRE ESKOLA PUBLIKOA
ESKOLA AGENDA 21 – IKASLEEN FOROA
BIODIBERTSITATEA eta HONDAKINAK
LEHENENGO ZIKLOA -
LEHENENGO MAILA
ONDORIOAK
(fitxak landu eta gero):
.- Parkeak
aztertzerakoan, garbi ikusi dugu, herriko erdigunetik aldendu ezkero,
biodibertsitatea aberatsagoa dela. Basoan
handiagoa duela.
PROPOSAMENAK
(udaletxeari egiteko):
.- Parkeak
orokorrean garbiak mantendu behar direla.
.- Landare eta
zuhaitzak berritu behar direla.
.- Zakarrontziak
era egokian mantendu behar direla.
GURE
KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Parkeak garbi mantentzen
saiatuko garela eta sortzen dugun zaborra behar den eduki ontzira botako
dugula.
.- Parkean dauden landare, zuhaitz,
animaliak.... errespetatuko ditugula.
LEHENENGO ZIKLOA
- BIGARREN MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.- Gure Urtatzako parkeak duen biodibertsitatearen
garantizas ohartu gara, eta bera kontserbatzeko beharraz
.- Behaketa egin aurretik zaborraren arazoa txikiagoa ematen
bazuen ere, denon artean jasotako kantitate handia ilusita, eta reagiten duen
kaltea aztertuz, konponbide bat topatzeko beharra ikusi dugu.
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Herriko pertsona guztiek parkea ongi zaintzeko kanpaina
bat egin, hormirudiak eginez (ateratako argazkiak eta mezu argi idatziak,…),
herrian zehar kokatzeko.
.- Une honetan dauden zabor ontziak beharrezkoa den auditan
hustu behar dira.
.- Ingurune naturala zein instalazioak errespetatzeko kartel
handiak parkeetan bertan kokatu.
.-
Udaltzaingoa hortik ere noizbehinka pasatu.
GURE
KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Parke guztiak ongi zainduko
ditugu, bai ingurumen naturala, bai instalazioak, erabilera egokia eginez.
.- Zabor guztiak dagokien
edukiontzira botako ditugu.
.- Bíztanle guztiak
kontzientziatzeko kanpainean parte hartuko dugu.
.- Elkarri lagunduko diogu gauzak
ongi egiten, ez gara isilik geldituko
BIGARREN ZIKLOA
- HIRUGARREN MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.- Zakarrontzi batzuk zikinak eta puskatuta daude, eta
batzutan beteegiak.
.- Kaleak txakur kakarekin zikindutu daude.
.- Parkeetan eta kaleetan hondakin asko dago lurrean
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Txakur kaka jasotzeko ontzi gehiago jarri.
.- Parkean, kalea... paperak eta zikinkeriak botatzen
duenari jasoerazi edo isuna jarri.
.- Egoera txarrean dauden zakarrontziak konpondu eta
garbito.
.- Erreka zikintzen dutenei garbituerazi.
GURE KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko
biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Ontziak colorearen arabera
ondo erabili.
.- Zaborrak ondo bereiztu.
.- Lurrera zaborrarik ez bota.
.- Gure txakurren kaka jaso.
BIGARREN ZIKLOA
- LAUGARREN MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.-
Ekosistemaren kalitate maila aztertzen Ikasi dugu.
.- Bost
ekositema aztertu ditugu: Erreizabal baserriko zelaia, Latxartegi parkea,
Barrendiolako urtegia, Urola ibaia eta Korosti bideko basoa.
.-
Ekosistemak sailkatu ditugu bi irizpide kontuan izanik: lehorretakoak/uretakoak
eta naturalak/artifizialak.
.- Guk aztertutakoen kalitate maila ERTAINA/ALTUA da.
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Arauak betetzen ez dituztenei zigorra/isuna jarri.
.- Zakarraontzi bereiztuak toki gehiagotan jarri.
.- Zaborra egunero jaso.
.- Gutxiago kutsatzeko trafikoa gutxitu: autobúsaren erabilera
gehiago bultzatu, eta kotxe eta motorren erabilera gutxitu.
.- Etxe altuak ez eraiki.
.- Zuhaitz gehiago landatu.
GURE KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko
biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Udalak jarritako arauak bete.
.- Herriko paisaiak zaindu (kaleak
ez zikindu).
.- Ahalik eta gehien berziklatu.
.- Ingurugiroa errespetatu
(animaliak, landareak...), zuhaitzen adarrak ez moztu, zaborra ez bota lurrera.
.- Garraio publikoa erabili,
horrela kutsadura gutxiago sortuko dugu.
.- Herrian toki batetik bestera joateko: oinez,
txirringaz, patinetez...
HIRUGARREN ZIKLOA
- BOSTGARREN eta SEIGARREN MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.- Gizarte jarduerek Basoco animali eta landarengan eraginik
badute, adibidez, egur mozketa: lurra errazago altxatu edo euriarekin lur
erorketak gertatu, bertan bici ziren animaliak alde egin, beirarekin baso-suteak....
.- Hondakinen eraginez basoa edo baserri inguruak
itsusiagoak egon, denbora luzcan han gelditu desagertu arte, animaliek horiekin
mina hartu edo jan... Organikoa dena ez
da txarra, deskonposatuko delako eta lurrerarko ongarria izango da.
.- Biodibertsitatearen ikuspuntutik baserria eta Basoko
eremuak ondo daude, lantegi eremua aldiz, ez oso polita eta kutsuagoa.
.- Ekosistemarik onena basoa da.
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Lantegi eremuan: zuhaitzak landatu.
.- Zakarrontzi gehiago jarri.
.- Basoen dauden bide naturalak zaindu eta babestu
GURE KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko
biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Mendira joaten garenean
zaborrik ez bota.
.- Animaliak ez molestatu.
.- Bolumen handiko zaborra
ikusten badugu, abisatu jaso ahal izateko.
.- Landareak ongi tratatu eta ez moztu.
Etiquetas:
biodibertsitatea,
fitxak,
Galemys,
hondakinak,
ikasleen foroa,
konpromezu,
ondorio,
proposamen
lunes, 17 de marzo de 2014
Gaztagintzara - Erreizabal - hirugarren maila
GAZTAGINTZA – Erreizabal baserria – hirugarren maila
Non: Telleriarte auzoa, 37. Legazpi (Gipuzkoa) - Arantza Segurola
Iharduera: Idiazabalgo gazta egin eta baserriko animaliak (ardiak) ikustea.
Adina: 9 urte - Iraupena: 3 ordu
JUSTIFIKAZIOA
Artzainak izan ziren lurralde hauetako lehenengo biztanleak; beraiek eraldatu zuten gaur egun baserritarrek modelatzen jarraitzen duten paisaia, eta seguruenik beraiek gatzatuko zuten lehendabizi ahuntz eta ardi esnea, gazta egiteko lehenengo pausua emanez. Orain gazta egiten zuek ikasi ahal izango duzue Idiazabal gazta egiten duten bi baserrietako batean. Eta prentsatzen utziko baduzue ere, bi-hiru hilabeteren ostean dastatu egin ahal izango duzue. Baina gainera ardiak ikusiko dituzue, eta agian biberoia eman ahal izango diezue arkumeei, eta bideo, multimedia eta interpretazio museo txiki batean, naturari hain estuki lotuta dagoen lanbide hau ezagutu ahal izango duzue.
Baserrira joan baino lehen; “NATUR ESKOLA BIZIA”-k prestutako fitxa geletan landu zuten.
HELBURUAK:
- Ikasleen heziketa globala bultzatzea.
- Naturarekiko sentikortasuna bultzatzea
- Ikasleak baserri mundura gerturatu eta bertako lana ezagutaraztea.
- Ekoizten dituzten produktuen jatorriaz jabetzea.
- Bertako (baserriko) produktuen-elikagaien garrantzia baloratzea.
- Ekoizten dituzten produktuen elaborazio prozesuaz jabetzea
- Elikadura jasangarriaren garrantziaz jabetzea
EKINTZA
- Ekoizpen honi buruzko lanketa egin gelan joan aurretik
- Gazta egiten parte hartu Erreizabal baserrian. Esperientzia izan ondorengo lanketa berria gelan.
DENBORALIZAZIOA- Garaia: Bigarren hiruhilabetea.
Etiquetas:
argazkiak,
elikadura jasangarria,
erreizabal,
gaztagintza,
irteerak,
lh-3,
natur eskola bizia
viernes, 14 de marzo de 2014
Suscribirse a:
Entradas (Atom)