viernes, 23 de mayo de 2014

Herri foroa - ikasleen foroa - ipuina irabazi ondorengoa

 Maiatzak 22an, arratsaldeko 18:30tan, Legazpiko udaletxeko areto nagusian, hilero egiten den Agenda 21eko herri foroan parte hartu genuen. Hilatebe honetan ikasleen foroan landutakoa aurkeztu zioten herriari. Horretarako, Olazabal eta Haztegiko batxilergo ikasle ordezkariek azalpena egin zuten. Horien aurretik Domingo Agirre eskolako bostgarren mailako lau ikasleek, bi andereñoekin lagundutu (eta ama batzuk ere bertaratu ziren), "Los nuevos vecinos" ipuinarekin izan zuten experientzia kontatu zuten: Nola enteratu ziren Ecoembesen deialdietaz, Mari Romerok ipuina sortu zuela, Ikasleei gustatu zitziela, ikasleek ipuinaren marrazkiak egin zituztela, "los profesores cuentan" sarira aurkeztu zutela, azken hamarren artean gelditu zirenean sorpresa hartu zutela, bozketa garaian bizitako urduritasuna, irabazi zutenean izandako poztasuna, saria jasotzera Madridera joan zirenean bizi ziren emozioak, bere ipuina liburuzka batean eta laburmetrai batean ikustearen harrotasuna.....Azalpena hauen aurretik laburmetrai hori ikusi genuen. Bildutako jendea gustora gelditu ziren, eta zoriondu ziguten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario