martes, 27 de mayo de 2014

Hezkuntza zientifikoa

Urte batzuk daramatzagu proiektu honekin. Laborategiko eremuan astero lh-4-5-6 mailako ikasleek saio bana egiten dute. Irakasleek beste ordu bat koordinatzeko daukate, saioak behar den bezala prestatzeko. Batez ere, ikasleekin METODO ZIENTIFIKOAN oinarritzen dira, saioak aurrera ateratzeko. Metodo zientifikoa lan prozedura da, hainbat pausutan ordenaturik, Naturaren gertaera bat edota fenomeno bat azaltzeko erabiltzen dena.
Metodo honek hainbat urrats ditu:
1- BEHAKETA
Zergatik gertatzen dira fenomenoak?
Hori jakiteko, behaketa fasea burutu behar dugu eta behatutakoari buruzkoa galderak plazaratu. Behaketa fasean biltzen diren datuak, tauletan adierazten dira. Taula baten bidez, datuak ordenatu eta sailkatzen dira; askotan garfikoki adierazten dira. 
2- HIPOTESIAK PLANTEATU EDO GALDERAK EGITEA
Zergatia bilatu nahian hipotesiak planteatu behar dira. Hipotesi hauek dira, egindako galdereei eman diegunustezko erantzunak
Modu honetan, erantzun logikoak ematen has daiteke eta pixkanaka-pixkanaka gure buruan hasiko gara diseinu bat egiten.
Einstein-ek esaten zuen ikerketa baten gauzarik garrantzitsuena problema on bat aurkitzea zela.
3. HIPOTESIAK PROPOSATZEA
Esku tartean daukagun problema argi baldin badago, ebazpena bilatu nahian bueltaka ibili eta gero, sortuko dira ideiak. Hipotesi bat zer da? Erantzun bat besterik, hau da, aurretik ematen den erantzun bat. Hori bai, ez du baliorik izango ez badugu baieztatzen emandako datuak eta aipatutako prozesua. 
Horretarako, iritsi den punto honetan, frogak egin behar dira. Horretarako, ereduak eraiki eta esperimentazioak burutu behar dira, hipotesi egokia aukeratu eta besteak baztertu ahal izateko.
Bi hipotesi mota egon daitezke:
- Lehenengoak adierazten du nola egiten den aurre esperientzia bati edota nola diseinatu behar den aparailu bat
- Bigarrenak balio du adierazteko zergatiak, hots, zergatik aspektu batzuk duten eragina prozesuan eta beste batzuk aldiz ez dute. Beste modu batez esana, zergatik kualitate edo elemento batzuek zerikusia duten efektu batean eta beste batzuek, aldiz, ez.
4. ESPERIMENTAZIO FASEA
Zertan datza? Esperimentazioak aldez aurretik emandako hipotesiaren baieztapenean datza, hau da, konprobatu behar da aldez aurretik esandako hipotesia. Horri esker, hipotesi bat onartu edota baztertu egiten da.
Beste modu batez esanda, emandako erantzunen artean, erantzun zuzenak eta erantzun ez zuzenak bereiztu behar dugu, esperimentazioen bitartez, behatu dugun fenomenoa berregitea lortu arte. Momentu honetan aztertzen da zer nolako erlazioa dagoen magnitudeen artean edota aztertzen ari garen fenomenoan parte hartzen duten elementuen arteko erlazioa.
Esperimentatzea fenomenoa behin eta berriz behatzea eta erreproduzitzea da.
Begiak ezin du dena kontrolatu; hori dela eta, esperimentazioari esker errepikatzen da fenomenoa, xehetasun guztiak harrapatu arte.
5. ANALISIA ETA ONDORIOAK
Behin datu guztiak konprobatu eta gero eta fenomenoa hainbat aldiz errepikatu ondoren, aztertzen da eta konprobatzen da ea aipatutako hipotesiak onak diren ala ez, hau da, baieztatzen dira hipotesiak eta ONDORIOAK ateratzen dira.Askotan lortu diren datuak tauletan edota grafikoetan biltzen dira. Esperimentu batzuk egin eta gero ikusten bada emaitza antzekoak sortzen direla eta ondorioak berdinak direla, orduan, sortutako emaitzak onartu ahal dira eta emandako hipotesia TEORIA bihurtzen ahal da.
6. AZKEN TEORIA
Ontzat emandako hipotesia Teoria bihurtuko dugu. Teoriak egi zientifiko bihurtuko dira. Jarduera batean metodo hau erabiltzen bada, jarduera zientifikoa dela esango dugu; baina aurreko urrats hauek betetzen ez direnean, jarduera hori eta handik erator daitezken ondorio eta baieztapen guztiak ez dira zientifikoak izango.

 Lehenengo urteetan Hondakinak, Ura, Energia, Elikadura unitate didaktikoak egin ziren. Azken urteetan: Soinua, Airea, Elektrizitatea, Baserriko animaliak izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario