lunes, 7 de abril de 2014

Ogigintza - Aristizabal - Irteera - Lehenengo maila



OGIGINTZA - Haristizabal Baserria (1. maila)
Non: Ezkio-Itsaso - Helbidea:Haristizabal Baserria, Itsaso Auzoa
Telefonoa: 943 16 19 45 - Marilu Gardoki eta Xabi Akizu
Iharduera: Ogigintza ekologikoa egiten du.
Adina: 7 urte
Iraupena: 6 ordu
JUSTIFIKAZIOA
Bigarren hiruhilabetean “ Ogia “ gaia lantzen dugu. Joan aurretik gelan “NATUR BIZIA ESKOLA”-k prestatutako fitxa, testu liburua eta bideoa erabiltzen ditugu eta ikasitakoa praktikan jartzeko Haristizabal baserrira joaten gara.
Ogi egin berriaren usaina baino gauza samurragorik ez dago, batez ere norberak maitasunez orea egin eta egur labean egosi badu. Hariztizabalen ogi integrala eta pasta ekologikoa egitea benetako gozamena da, eta errezeta etxera eramaten utziko dizuete! Amantal zuriekin ogia egiten ari zareten bitartean, abeltzaintza, kalitatezko produktu naturalei eta bidezko merkataritzari buruz asko ikasiko duzue. Eta atsedenaldian ganbarara igoko zarete, bertan sorpresa edukiko duzue eta. Etxera bueltan, zuek egindako ogiarekin ogitarteko berezia prestatuko duzue.
HELBURU OROKORRA
Ikasleak ogiaren prozesu osoan parte hartzea.
Elikagai ekologikoaren garrantziaz jabetzea.
EDUKIAK
Ogia egiteko osagaiak ezagutu.
Gari aletik hasi eta ogiarekin bukatu: garia garbitu, errotan eho, bahetu, oretu, ogiari forma eman eta labean erre.
Ogi industrial eta naturalaren arteko aldeak ezagutu.
Elikadura duen garrantziaz jabetu.
DENBORALIZAZIOA
- Garaia: Bigarren hiruhilabetea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario