viernes, 4 de abril de 2014

Azoka solidario-2014



Diario vasco digitalean - legazpiko kronikan azaltzen den berria:...http://www.diariovasco.com/v/20140330/alto-urola/ninos-domingo-agirre-preparan-20140330.html

Aurreko apirilaren 4an, ostiral arratsaldean, Laubide kalean (oinezko kalea itxi zen ekitaldi honetarako) Azoka solidario bat burutu genuen.  Eskolak antolatuta (ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartu genuen), San Filippo gaixotasuna dutenentzako diru bilketa egin zen. Aurreko egunetan eskolako familiei eskatu zien bigarren eskuko gauzak ekartzeko (arropa, jostailuak, liburuak, bizikletak....).  Elkarbizitza batzordeko guraso eta irakasleek jasotako gauzak sailkatzen eta kutxetan antolatzen ibili ziren.  Seigarren mailako ikasle eta irakasleen laguntza ezinbestekoa ere izan zen. Eskolako umeek geletan iragartzen zen kartelak prestatzen ibili ziren.  Objetu bakoitzagatik 1-5 € tarteko simboliko prezioa jarri zan.  Horretaz aparte itzulapiko bat jarri zen, bolondresko kantitatea jartzeko.  Aurreko egunetan, telefono mugikor zaharrak ere jaso ziren.  Jarri ziren postuetan seigarren mailako ikasle eta irakasleak, guraso eta beste irakasleen laguntzarekin, eta jenderen aurrean lan egiten arduratu ziren.  Guztira 1400 € bildu ziren; eta apirilak 14an "sindrome sanfilippo" taldeko ordezkari bati eman zioten eskolan, ikasleei bisita eginez.  Ekintza honen helburua elkarbizitza lantzea eta besteekiko elkartasuna bultzatzea izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario