martes, 1 de abril de 2014

Ikasleen foroa kultur etxean

Apirilak 1ean, goizeko 9:30tan, Legazpiko kultur etxean, herriko eskoletako ordezkariak (EA21ko gelako ordezkariak, irakasle batzuen laguntzarekin) elkartu ginen.  Galemysen teknikariek bideratutako foro honetan, eskoletan landu dugun "Biodibertsitatea eta hondakinak" gaiaren ondorioak, konpromezuak eta proposamenak elkarjarri ditugu.  Aurkezpen bat egin ondoren, ikasleak zikloka bildu dira. Eskoletatik jasotako ekarpenak azaldu eta gero, talde txikietan adostu dute norberak hartzeko konpromezu bina eta udaletxeari eramateko bi proposamenak. Partaidetza ona izan da, eta bai konpromezuak bai proposamenak kartulinetan idazteko eta besteen aurrean azaltzeko lana banatu dute. Talde guztien proposamenak ezagutu eta gero, bozketa egin dute alkateari eramateko. Hain zuzen ere, atera direnak hauexek izan dira: Eskualde mailan animalien zaurituen arretarako gune bat jartzea albaiteriekin; eta Erreka egunaren antolaketarako gaztetxe eta udalaren arteko elkarlana bultzatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario