viernes, 31 de octubre de 2014
Material berziklatuarekin jostailuak - lh2
Igeriketa ikastaroan egiten ari ziren bitarten bigarren mailako ikasleek hainbat jostailu material berziklatuarekin egin dituzte. Informazio gehiago gorputz hezkuntzako blogean dago. Klikatu hemen
jueves, 30 de octubre de 2014
Herriko foroan - kale Nagusia
Urriak 30ean Herriko foroan parte hartu genuen. Kale Nagusia oinezkoentzako proiektuari buruz proposamenak aztertzen ibili ginen. Berez, Domingo Agirre eskolan, laugarren mailako ikasleek gai honi buruz aztertzen egon ziren, Galemyseko teknikarien laguntzarekin. Eta gelan sortu zituzten hainbat proposamen kontutan hartu zituzten. Horren ondorioz, herriko forora eskolako ordezkaritza bat joan zen: hiru ikasle, bi irakasle eta guraso bat. Hasieran, bakarrik, Herriko hainbat elkartertik (eskolak tartean) jasotakoen proposamen aurkezpen saioan egon ginen. Gero kale Nagusira "in situ" ikustera joan ziren. Oso interesgarria izan zen gure presentzia, eta Udalak eskertu zigun.
Etiquetas:
argazkiak,
herriko foroa,
kale nagusia,
lh-4
miércoles, 29 de octubre de 2014
Familiak eta umeen autonomia eta bideo interesgarria
Guraso
agurgarriak,
Gogoan
al duzue haurrak zineten garaian nolakoa zen zuen herria? Non eta zertara
jolasten zenuten? Ziur oroitzapen onak izango dituzuela. Seguruenik askotan
inguruan heldurik gabe pasatuko zenituztela orduak eta orduak. Baina gaur egun
zer gertatu da? Zuen seme alabek berdin jolasten al dute kalean? Zertan aldatu
da herria geroztik hona?
2014-2015
ikasturteko Eskolako Agenda 21eko
proiektuaren barnean, herrien antolaketaz arituko gara, haur eta gaztetxoen
aisialdirako eta autonomiarako egokiak diren ala ez aztertuko dugu. Bizitzeko herriak izenburu zoragarria
jarri diogu eta ikasleen begiradak integratzen saiatuko gara
jasangarritasunaren ikuspegitik herrietako plangintzetan. Bizitzeko egokiak
diren herriak nahi ditugu zuen seme-alabentzat; herri abegitsu, atsegin, bero
eta toleranteak.
Proiektu
honetan, zuen inplikazioa oso garrantzitsua izango da, Ingurumen Batzordean
edota bestelako ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Zuen
seme-alaben lanetatik ateratako ondorioak, eta haien iritzi eta ideiak,
udaletxera bideratuko dira, denon artean gustuko herria eraiki dezagun.
Denon
artean lor dezakegu! Mila esker zuen parte hartzearengatik
Eskolako
Agenda 21eko lantaldea
Ba al zenekien … …Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko
Hitzarmen bat badagoela, 1989. urtean sinatu zena?…Hitzarmen honen 31. artikuluak zera diola: haurrek garatzeko eta jolasteko denbora,
lagunak eta esparruak izateko eskubidea dute? …azaroaren 20an Haurren Eskubideen Hitzarmenaren
25. Urteurrena ospatuko dela?
“Umeentzat aproposa den hiria,
denontzat aproposa da” - Francesco Tonucci
Interneten gaiari buruzko bideo
interesgarria aurki dezakezue: “Darpie: Familias ante la autonomía infantil”
Estimados padres y madres,
¿Recordáis cómo era vuestro
pueblo cuando erais niños/as? ¿Dónde y cómo jugabais? Es probable que os traiga
muy buenos recuerdos. Seguramente de pequeños pasabais horas y horas jugando en
la calle, muchas veces sin la vigilancia de vuestros mayores. ¿Pero hoy en día
qué ha pasado? ¿Juegan de la misma forma en la calle los niños/as de hoy en
día? ¿Cómo ha cambiado el pueblo desde entonces?
Este curso 2014-15 el proyecto de
Agenda 21 Escolar trata sobre la
organización de los pueblos y analizaremos si son adecuados para la autonomía y
tiempo libre de los niños/as y jóvenes. Un
pueblo para vivir es el título escogido
para este proyecto e intentaremos integrar las miradas de los estudiantes desde
la perspectiva de la sostenibilidad en las planificaciones de los pueblos. Queremos
que nuestros pueblos sean adecuados para vivir para vuestros hijos/as; que sean
acogedores, agradables, cálidos y tolerantes.
Vuestra implicación es muy
importante en este proyecto, por lo que os animamos a participar en el Comité
Ambiental y otras actividades que se organicen. Las conclusiones
del trabajo que realizarán vuestros hijos e hijas, junto con sus
opiniones e ideas, llegarán al ayuntamiento, para que entre todos/as
construyamos un pueblo adecuado para todos/as.
¡Animo, entre todas/os lo
lograremos! Muchas gracias por vuestra colaboración.
El
equipo de Agenda 21 escolar
|
Etiquetas:
bideoa,
bizitzeko herria,
familia,
umeen autonomia
lunes, 27 de octubre de 2014
Kontsumo tailerrak
Urriak 20tik 24 bitarte, lehen hezkuntzako maila guztiko ikasleek kontsumo tailer formakuntza jaso zuten. Ondorengo gaiak landu zituzten: SUPER, JOLASA, ONTZIAK, FRUTA ETA BARAZKIAK, PRODUKTU SEGURUAK, LITXARRERIAK, BIDEOJOKOAK, TEKNOLOGIA BERRIAK. Horretarako Kontsumobide enpresako hiru monitore etorri ziren, eta laborategian, plastika gelan eta musika gelan aritu ziren lanean. Saio batzuetan gelarako materiala sortu zuten (oka jolas bat...). Landu zuten gaiekiko sentsibilizazioa jaso zuten. Ikasleak gustora eta motibatutak ibili ziren. Bi urtean behin egiten den ekintza denez, bi ikasturte barru berriro izatea espero dugu, egin dugun balorazioa positiboa izan bait da. Jarraian argazki batzuk ikusteko aukera duzue.
Etiquetas:
argazkiak,
kontsumo tailerrak,
lh,
sentsibilizazioa
martes, 7 de octubre de 2014
Herriko kale nagusiari buruzko foroa lh-4garren mailan
Bai gure
eskolan, bai Olazabal institutoan, bai ikastolan sortutako ideiak datorren
urrian 30ean, herriko foro batean kaleratuko dira. Asmoa dago, bertan lh-4garren mailako ikasle
ordezkari batzuk egotea.
Etiquetas:
argazkiak,
herriko foroa,
kale nagusia,
lh-4
Suscribirse a:
Entradas (Atom)