Argazkiak (picassa) esteka hontan:...
https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6114152234852243361/6114152244518635122?banner=pwa&pid=6114152244518635122&oid=108731447861020974539
martes, 2 de diciembre de 2014
lunes, 1 de diciembre de 2014
Halako kabia nolako txoria
Azaroak 27 eta abenduak 1ean Sasietakoak "Halako kabia, nolako txoria" taillerra LHko 6garren mailako ikasleentzat eskolan egin zizkiguten. Hondakinak gaika bereiztu eta dagokion edukiontzira bota behar zutela landu zuten. Hiru saioetan landu zuten. Lehengo azalpen teorikoa power point baten bidez jaso zuten. Gero patioan jolasen bidez saio praktiko bat burutu zuten. Eta hurrengo egunean, eskolako frontoian, hortarako entrenatuta zeunden txakur batzuekin saio bitxi bat ikusi zuten. Ikasleek oso gustora parte hartu zuten. Berez hondakinen gaia seigarren mailan lantzen zuten. Txakurraren saioaren argazki batzuk jarraian daude.

Etiquetas:
argazkiak,
hondakinak,
lh-6,
sasieta
jueves, 27 de noviembre de 2014
Elkartasun saskia
Hainbat legazpiarren premia ikusita, Eskolan janarien bilketa bati ekin genion. Eskolako komunitatearen familiak eskolako sarreran jarrita zeunden saskiak janariz betetzen hasi ziren. Horrela gure ELKARTASUNA adierazi genuen. Ekintza hau eskolako elkarbizitza batzordeak antolatu zuen. Bukaeran Nagusilan eta Garagune elkartekoekin elkartu ginen, bildutakoa entregatzeko ekitaldi batean. Horri buruzko informazio gehiago hurrengo esteketan.
Goiherriko hitza digitalean - http://goierri.hitza.eus/2014/11/28/domingo-agirreko-ikasleen-janari-bilketa/
Diario vasco digitalean - herriko kronikan:... http://www.diariovasco.com/alto-urola/201411/28/domingo-agirre-colabora-cesta-20141128000502-v.html
Argazkiak (Picassa) hurrengo estekan:... https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6114140097212938721/6114140318833642594?pid=6114140318833642594&oid=108731447861020974539

miércoles, 12 de noviembre de 2014
Gure auzoa - bigarren maila
Bigarren mailako ikasleek GURE AUZOA gaia ingurune arloan landu zuten. Auzoko maketa bat material berziklatuekin sortu zuten. Marrazkiak eta Collage ere egin zituzten. Ekitza honek aurten landuko dugun agenda 21an gaiarekin lotura dauka: BIZITZEKO HERRIA. Emaitzak argazkietan ikus ditzakezue.
Etiquetas:
argazkiak,
bizitzeko herria,
lh-2,
material berziklatua
martes, 11 de noviembre de 2014
BIZITZEKO HERRIA (hirigintza) sentsibilizazioa
BIZITZEKO HERRIA (hirigintza) gaiari buruzko
sentsibilizatzeko baliabideak:
Ondoren, aurtan landuko
dugun gaiari buruzko erabilitzko baliabideak aurkitu ahal izango dituzue:
Ondorengo estekan beste power point bat daukazue ikasleei erakusteko:...https://www.dropbox.com/s/6c39h4gpt0g55me/1020_AURKEZPENA.pptx?n=127810472
Ondorengo estekan beste power point bat daukazue ikasleei erakusteko:...https://www.dropbox.com/s/6c39h4gpt0g55me/1020_AURKEZPENA.pptx?n=127810472
- "Bizitzeko herria" aurkezpena - klikatu gainean eta pdf artxibo bat deskargatuko duzu
Ondorengo estekan
"Bizitzeko herria" gaia lantzeko hainbat baliabide aurkituko dituzue:
Artikulu , bideo... – klikatu gainean eta zip artxibo konprimitu bat deskargatuko duzu
Beheko estekan Fratoren
irudi batzuk dituzue:
Frato
- klikatu gainean eta zip artxibo konprimitu bat marrazkiekin deskargatuko duzu
“Bizitzeko herria” (hirigintza)-ri
buruzko hitzaldian jaso genuenean, Urtatza urtegia aipatu zen. Urtatza urtegiko historio piska bat: http://foros.embalses.net/showthread.php/12987-Presa-y-embalse-de-Urtatza
Tuppersong
abestia. Sopelako udalean egin zuten, EA21ean dauden bi ikastetxeen artean: - https://www.youtube.com/watch?v=37AjPOEs2Ag&feature=youtu.be
Hona beste
baliabide interesgarri batzuk aurtengo gaiarako:
Unicef-en baliabideak, haurren eskubideak lantzeko - klikatu gainean eta zip artxibo konprimitu bat deskargatuko duzu
Unicef-en baliabideak, haurren eskubideak lantzeko -
Caminos escolares: una herramienta para reconquistar la calley la autonomía infantil - - klikatu gainean eta zip artxibo konprimitu bat deskargatuko duzu
CIUDADES QUE CAMINAN - Hona
artikulu interesgarri bat aurtengo gaiaren inguruan: "Las
ciudades en España menosprecian a los peatones" - http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/urbano/2014/10/03/220637.php
Interesgarria
izango delakoan.
Etiquetas:
baliabideak,
bizitzeko herria,
hirigintza,
sentsibilizazioa
viernes, 31 de octubre de 2014
Material berziklatuarekin jostailuak - lh2
Igeriketa ikastaroan egiten ari ziren bitarten bigarren mailako ikasleek hainbat jostailu material berziklatuarekin egin dituzte. Informazio gehiago gorputz hezkuntzako blogean dago. Klikatu hemen
jueves, 30 de octubre de 2014
Herriko foroan - kale Nagusia
Urriak 30ean Herriko foroan parte hartu genuen. Kale Nagusia oinezkoentzako proiektuari buruz proposamenak aztertzen ibili ginen. Berez, Domingo Agirre eskolan, laugarren mailako ikasleek gai honi buruz aztertzen egon ziren, Galemyseko teknikarien laguntzarekin. Eta gelan sortu zituzten hainbat proposamen kontutan hartu zituzten. Horren ondorioz, herriko forora eskolako ordezkaritza bat joan zen: hiru ikasle, bi irakasle eta guraso bat. Hasieran, bakarrik, Herriko hainbat elkartertik (eskolak tartean) jasotakoen proposamen aurkezpen saioan egon ginen. Gero kale Nagusira "in situ" ikustera joan ziren. Oso interesgarria izan zen gure presentzia, eta Udalak eskertu zigun.
Etiquetas:
argazkiak,
herriko foroa,
kale nagusia,
lh-4
miércoles, 29 de octubre de 2014
Familiak eta umeen autonomia eta bideo interesgarria
Guraso
agurgarriak,
Gogoan
al duzue haurrak zineten garaian nolakoa zen zuen herria? Non eta zertara
jolasten zenuten? Ziur oroitzapen onak izango dituzuela. Seguruenik askotan
inguruan heldurik gabe pasatuko zenituztela orduak eta orduak. Baina gaur egun
zer gertatu da? Zuen seme alabek berdin jolasten al dute kalean? Zertan aldatu
da herria geroztik hona?
2014-2015
ikasturteko Eskolako Agenda 21eko
proiektuaren barnean, herrien antolaketaz arituko gara, haur eta gaztetxoen
aisialdirako eta autonomiarako egokiak diren ala ez aztertuko dugu. Bizitzeko herriak izenburu zoragarria
jarri diogu eta ikasleen begiradak integratzen saiatuko gara
jasangarritasunaren ikuspegitik herrietako plangintzetan. Bizitzeko egokiak
diren herriak nahi ditugu zuen seme-alabentzat; herri abegitsu, atsegin, bero
eta toleranteak.
Proiektu
honetan, zuen inplikazioa oso garrantzitsua izango da, Ingurumen Batzordean
edota bestelako ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Zuen
seme-alaben lanetatik ateratako ondorioak, eta haien iritzi eta ideiak,
udaletxera bideratuko dira, denon artean gustuko herria eraiki dezagun.
Denon
artean lor dezakegu! Mila esker zuen parte hartzearengatik
Eskolako
Agenda 21eko lantaldea
Ba al zenekien … …Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko
Hitzarmen bat badagoela, 1989. urtean sinatu zena?…Hitzarmen honen 31. artikuluak zera diola: haurrek garatzeko eta jolasteko denbora,
lagunak eta esparruak izateko eskubidea dute? …azaroaren 20an Haurren Eskubideen Hitzarmenaren
25. Urteurrena ospatuko dela?
“Umeentzat aproposa den hiria,
denontzat aproposa da” - Francesco Tonucci
Interneten gaiari buruzko bideo
interesgarria aurki dezakezue: “Darpie: Familias ante la autonomía infantil”
Estimados padres y madres,
¿Recordáis cómo era vuestro
pueblo cuando erais niños/as? ¿Dónde y cómo jugabais? Es probable que os traiga
muy buenos recuerdos. Seguramente de pequeños pasabais horas y horas jugando en
la calle, muchas veces sin la vigilancia de vuestros mayores. ¿Pero hoy en día
qué ha pasado? ¿Juegan de la misma forma en la calle los niños/as de hoy en
día? ¿Cómo ha cambiado el pueblo desde entonces?
Este curso 2014-15 el proyecto de
Agenda 21 Escolar trata sobre la
organización de los pueblos y analizaremos si son adecuados para la autonomía y
tiempo libre de los niños/as y jóvenes. Un
pueblo para vivir es el título escogido
para este proyecto e intentaremos integrar las miradas de los estudiantes desde
la perspectiva de la sostenibilidad en las planificaciones de los pueblos. Queremos
que nuestros pueblos sean adecuados para vivir para vuestros hijos/as; que sean
acogedores, agradables, cálidos y tolerantes.
Vuestra implicación es muy
importante en este proyecto, por lo que os animamos a participar en el Comité
Ambiental y otras actividades que se organicen. Las conclusiones
del trabajo que realizarán vuestros hijos e hijas, junto con sus
opiniones e ideas, llegarán al ayuntamiento, para que entre todos/as
construyamos un pueblo adecuado para todos/as.
¡Animo, entre todas/os lo
lograremos! Muchas gracias por vuestra colaboración.
El
equipo de Agenda 21 escolar
|
Etiquetas:
bideoa,
bizitzeko herria,
familia,
umeen autonomia
lunes, 27 de octubre de 2014
Kontsumo tailerrak
Urriak 20tik 24 bitarte, lehen hezkuntzako maila guztiko ikasleek kontsumo tailer formakuntza jaso zuten. Ondorengo gaiak landu zituzten: SUPER, JOLASA, ONTZIAK, FRUTA ETA BARAZKIAK, PRODUKTU SEGURUAK, LITXARRERIAK, BIDEOJOKOAK, TEKNOLOGIA BERRIAK. Horretarako Kontsumobide enpresako hiru monitore etorri ziren, eta laborategian, plastika gelan eta musika gelan aritu ziren lanean. Saio batzuetan gelarako materiala sortu zuten (oka jolas bat...). Landu zuten gaiekiko sentsibilizazioa jaso zuten. Ikasleak gustora eta motibatutak ibili ziren. Bi urtean behin egiten den ekintza denez, bi ikasturte barru berriro izatea espero dugu, egin dugun balorazioa positiboa izan bait da. Jarraian argazki batzuk ikusteko aukera duzue.
Etiquetas:
argazkiak,
kontsumo tailerrak,
lh,
sentsibilizazioa
martes, 7 de octubre de 2014
Herriko kale nagusiari buruzko foroa lh-4garren mailan
Bai gure
eskolan, bai Olazabal institutoan, bai ikastolan sortutako ideiak datorren
urrian 30ean, herriko foro batean kaleratuko dira. Asmoa dago, bertan lh-4garren mailako ikasle
ordezkari batzuk egotea.
Etiquetas:
argazkiak,
herriko foroa,
kale nagusia,
lh-4
martes, 23 de septiembre de 2014
ERREKA EGUNEAN PARTE HARTU GENUEN
Kaixo!!! Eskerrik asko Erreka Egunean parte-hartzeagatik. Aurten 144 partaide izan gara guztira eta 690 kg jaso ditugu. Erreka Eguna osasuntsu dagoenaren seinale!!!! Ondo izan!!! Udala.
UROLA IBAIAREN URAK GARBIAGOAK
Hamaikagarren urtez jarraian legazpiar asko etorri ziren. Urte bat gehiago umeak eta helduak animatu ziren. Eguraldi onak lagundu zuen. 140 umek eta helduk katiuskak eta eskularruak jantzita ibaia eta bere ertzak garbitzen parte hartu genuen. Besteak beste ontziak, beirak, burniak...... eta plastikozko kantitate pila bat ere atera genituen. Sinestezina ematen du, baina oraindik jendak holako gauzak gure Urola ibaira botatzen ditu. Ehundaka kilo zabor jasota dago eta udaletxearen atzekaldean begibistan utzi zen, herriko kontzientzia pizteko. Ekitaldi honi bukaera gozoa emateko Katagorri eta Lenburrekoek eskeinitako hamaiketako alai bat gozatu genuen. Ekintza hau "Agencia Vasca del agua-Ura"ren diru-laguntzarekin egin ahal izan genuen. Eskerrik asko lagundu zuten guztioi!
Domingo Agirre eskola publikoaren ordezkariak hauexek izan ziren: 17 ikasle, 9 guraso eta bi irakasle. Urola ibaiaren hiru gune desberdinetan aritu ginen lau taldeetan.
Domingo Agirre eskola publikoaren ordezkariak hauexek izan ziren: 17 ikasle, 9 guraso eta bi irakasle. Urola ibaiaren hiru gune desberdinetan aritu ginen lau taldeetan.
Etiquetas:
diario vasco,
erreka eguna,
udala
miércoles, 17 de septiembre de 2014
ERREKA EGUNA OSPATUKO DA - partaideen zerrenda
Kaixo!
Erreka Eguneko zerrenda bidaltzen dizuet.
Hemen Erreka Eguneko taldean, partaideei jakinarazteko
Hemen Erreka Eguneko taldean, partaideei jakinarazteko
Milesker!
martes, 16 de septiembre de 2014
BIZIKLETA MARTXA - MUGIKORTASUN ASTEA
Kaixo!!!
Atzoko bizikleta martxa oso ondo irten zen! 150 pertsona inguruk hartu zuten parte!!! Inoiz baino gehiago!
Horrek esan nahi du jendea
ekimenaren berri izan zuela eta eguraldi onak ere lagundu zuen jendea
gerturatzen. Eta nahiz eta ibilaldi erdialdean ekaitza hasi, oso gustora
bukatu genuen.
Milesker!!!!
Eskerrik asko!!!!
Legazpiko udala
Diario vasco digitalean - herriko kronikan berria - gainean klikatuz gero gorde behar duzu eta gero zabaldu - http://www.diariovasco.com/alto-urola/201409/17/marcha-bicicleta-pasada-agua-20140917000624-v.html
BIZIKLETA MARTXA
BIZIKLETA MARTXA
Data: asteartea, 2014-09-16
Ordua:
arratsaldeko 18:30tan
Lekua: Laubide kalean elkartuko gara eta Euskal Herria plazan
bukatuko den ibilbide bat egingo dugu.
Ekintza: BIZIKLETA-MARTXA Errebindika ezazu bizikletaren erabilera gure eguneroko
ibilbideetarako. Abiadura mugatuta dago:
orduko 20 km. Ez ahaztu kaskoa ! Amaieran: Ogitartekoak eta fruta banatuko
dira. - Ekintza hori honako
erakundeekin koordinatuta antolatu da: Korosti txango-txirrindularien elkartea
eta Telleriarteko txirrindulari elkartea – KARTELA - pdf deskargatu
MUGIKORTASUN ASTEA
Datak: irailaren 16tik
22ra arte
Ekintza: “ESKERRIK ASKO BIZIbiltzeagatik” kanpaina - Helburua: eguneroko joan-etorrietan (erosketak egiteko,
lanera edo ikastera joateko…) bizikleta erabiltzen duten pertsonak saritzea. Aldi
berean herritarrak orokorrean bizikletaren onuraz sentsibilizatuko ditugu: osasuna
hobetzea, praktikotasuna (aparkatzeko arazorik ez, azkarrra da…, Kanpaina hau Urola Garaiko bestelako
udaletxeekin, Uggasarekin eta Zumarrago ospitalarekin batera antolatu eta finantzatu da. Mugikortasunaren Astean JUNETORRI doan erabili dezakezu! Herri barruko joan-etorrietan normalean autoa
erabiltzen baduzu, proba ezazu junetorri
zerbitzua. Erosoa, merkea eta
jasangarria da.
MARCHA
EN BICICLETA
Fecha: martes, 16-09-2014
Hora: 18:30
Lugar: Saliendo desde Laubide Kalea
daremos una vuelta por Legazpi hasta llegar a Euskal Herria Plaza..
Actividad: MARCHA
EN BICICLETA
Reivindica el uso de la bici como medio de transporte en nuestros
desplazamientos diarios. La velocidad
estará limitada a 20 km/h. ¡Llevar
casco! Al finalizar se repartirán
bocadillos y fruta. - Actividad
organizada en coordinación con las asociaciones Cicloturistas Korosti y
Telleriarteko Txirrindulari Elkartea –
MUGIKORTASUN
ASTEA
Fecha: del
16 al 22 de setiembre
Actividad: Campaña
“GRACIAS POR BICIDESPLAZARTE” Objetivo:
Premiar por su iniciativa a personas que utilizan el desplazamiento en bici en
su vida diaria y concienciar al resto de los beneficios que aporta este medio
de transporte a nivel de salud, sostenibilidad con el medio ambiente,
practicidad (olvidándonos de aparcar y rapidez de desplazamiento en el pueblo
para recados, ir al trabajo, al colegio.....)…
Esta campaña se ha organizado y financiado en colaboración con los
ayuntamiento de la comarca, Uggasa y el Hospital de Zumarraga. Durante la semana de la
movilidad utilizar el JUNETORRI será
gratis! Si habitualmente usas el coche
para moverte por Legazpi: prueba el Junetorri. Es cómodo, barato y sostenible.
martes, 17 de junio de 2014
Herriko zuhaitzen hostoak aztertu - biodibertsitatea
Ekainak 17an, bostgarren mailako ikasleak bere bi tutoreekin Legazpiko herrian dauden zuhaitzak ikustera irten ziren. Aurretik Zuhaitz desberdineen hostoekin lanketa egin zuten. Lanketa horren emaitzan "koadernotxo" bat burutu zuen ikasle bakoitzak. Koaderno horretan zuhaitz desberdinen hosto ale bana dagokion informazioarekin. Beraz, egindako koaderno horrekin, kalean zehar ibili ziren bere hostoak eta kalean topatzen zuten zuhaitzak aztertzen. Ea topatzen zuten zuhaitz bakoitza hostoak eta bere koadernoan zeukatena bat egiten zen (informazioa kotejatzen). Horrela, ea klaseetan egindako teoria lana, kaleko errealitatearekin bat zetorren. Eta bide batez, herri bertan dagoen zuhaitzen biodibertsitatea eta aniztasunaz jabatzen diren.
Honekin batera irteeraren argazkiak daude, eta ikasle baten koadernoa skaneatutako irudiak ere dauzkazue.
Etiquetas:
argazkiak,
biodibertsitatea,
hostoak bildu,
irteerak,
lh-5,
zuhaitzak
lunes, 2 de junio de 2014
Baikaran aldizkarian

martes, 27 de mayo de 2014
Hezkuntza zientifikoa
Urte batzuk daramatzagu proiektu honekin. Laborategiko eremuan astero lh-4-5-6 mailako ikasleek saio bana egiten dute. Irakasleek beste ordu bat koordinatzeko daukate, saioak behar den bezala prestatzeko. Batez ere, ikasleekin METODO ZIENTIFIKOAN oinarritzen dira, saioak aurrera ateratzeko. Metodo zientifikoa lan prozedura da, hainbat pausutan ordenaturik, Naturaren gertaera bat edota fenomeno bat azaltzeko erabiltzen dena.
Lehenengo urteetan Hondakinak, Ura, Energia, Elikadura unitate didaktikoak egin ziren. Azken urteetan: Soinua, Airea, Elektrizitatea, Baserriko animaliak izan dira.
Metodo
honek hainbat urrats ditu:
1- BEHAKETA
Zergatik gertatzen dira fenomenoak?
Hori jakiteko, behaketa fasea burutu behar dugu eta behatutakoari buruzkoa galderak plazaratu. Behaketa fasean biltzen diren datuak, tauletan adierazten dira. Taula baten bidez, datuak ordenatu eta sailkatzen dira; askotan garfikoki adierazten dira.

2-
HIPOTESIAK PLANTEATU EDO GALDERAK EGITEA
Zergatia bilatu nahian hipotesiak planteatu behar dira. Hipotesi hauek dira, egindako galdereei eman diegunustezko erantzunak.
Modu honetan, erantzun logikoak ematen has daiteke eta pixkanaka-pixkanaka gure buruan hasiko gara diseinu bat egiten.
Einstein-ek esaten zuen ikerketa baten gauzarik garrantzitsuena problema on bat aurkitzea zela.

3. HIPOTESIAK
PROPOSATZEA
Esku tartean daukagun problema argi baldin badago, ebazpena bilatu nahian bueltaka ibili eta gero, sortuko dira ideiak. Hipotesi bat zer da? Erantzun bat besterik, hau da, aurretik ematen den erantzun bat. Hori bai, ez du baliorik izango ez badugu baieztatzen emandako datuak eta aipatutako prozesua.
Horretarako, iritsi den punto honetan, frogak egin behar dira. Horretarako, ereduak eraiki eta esperimentazioak burutu behar dira, hipotesi egokia aukeratu eta besteak baztertu ahal izateko.
Bi hipotesi mota egon daitezke:
- Lehenengoak adierazten du nola egiten den aurre esperientzia bati edota nola diseinatu behar den aparailu bat
- Bigarrenak balio du adierazteko zergatiak, hots, zergatik aspektu batzuk duten eragina prozesuan eta beste batzuk aldiz ez dute. Beste modu batez esana, zergatik kualitate edo elemento batzuek zerikusia duten efektu batean eta beste batzuek, aldiz, ez.

4.
ESPERIMENTAZIO FASEA
Zertan datza? Esperimentazioak aldez aurretik emandako hipotesiaren baieztapenean datza, hau da, konprobatu behar da aldez aurretik esandako hipotesia. Horri esker, hipotesi bat onartu edota baztertu egiten da.
Beste modu batez esanda, emandako erantzunen artean, erantzun zuzenak eta erantzun ez zuzenak bereiztu behar dugu, esperimentazioen bitartez, behatu dugun fenomenoa berregitea lortu arte. Momentu honetan aztertzen da zer nolako erlazioa dagoen magnitudeen artean edota aztertzen ari garen fenomenoan parte hartzen duten elementuen arteko erlazioa.
Esperimentatzea fenomenoa behin eta berriz behatzea eta erreproduzitzea da.
Begiak ezin du dena kontrolatu; hori dela eta, esperimentazioari esker errepikatzen da fenomenoa, xehetasun guztiak harrapatu arte.

5. ANALISIA
ETA ONDORIOAK
Behin datu guztiak konprobatu eta gero eta fenomenoa hainbat aldiz errepikatu ondoren, aztertzen da eta konprobatzen da ea aipatutako hipotesiak onak diren ala ez, hau da, baieztatzen dira hipotesiak eta ONDORIOAK ateratzen dira.Askotan lortu diren datuak tauletan edota grafikoetan biltzen dira. Esperimentu batzuk egin eta gero ikusten bada emaitza antzekoak sortzen direla eta ondorioak berdinak direla, orduan, sortutako emaitzak onartu ahal dira eta emandako hipotesia TEORIA bihurtzen ahal da.
6. AZKEN TEORIA
Ontzat emandako hipotesia Teoria bihurtuko dugu. Teoriak egi zientifiko bihurtuko dira. Jarduera batean metodo hau erabiltzen bada, jarduera zientifikoa dela esango dugu; baina aurreko urrats hauek betetzen ez direnean, jarduera hori eta handik erator daitezken ondorio eta baieztapen guztiak ez dira zientifikoak izango.

hezkuntza zientifikoa,
laborategi
viernes, 23 de mayo de 2014
Herri foroa - ikasleen foroa - ipuina irabazi ondorengoa
Maiatzak 22an, arratsaldeko 18:30tan, Legazpiko udaletxeko areto nagusian, hilero egiten den Agenda 21eko herri foroan parte hartu genuen. Hilatebe honetan ikasleen foroan landutakoa aurkeztu zioten herriari. Horretarako, Olazabal eta Haztegiko batxilergo ikasle ordezkariek azalpena egin zuten. Horien aurretik Domingo Agirre eskolako bostgarren mailako lau ikasleek, bi andereñoekin lagundutu (eta ama batzuk ere bertaratu ziren), "Los nuevos vecinos" ipuinarekin izan zuten experientzia kontatu zuten: Nola enteratu ziren Ecoembesen deialdietaz, Mari Romerok ipuina sortu zuela, Ikasleei gustatu zitziela, ikasleek ipuinaren marrazkiak egin zituztela, "los profesores cuentan" sarira aurkeztu zutela, azken hamarren artean gelditu zirenean sorpresa hartu zutela, bozketa garaian bizitako urduritasuna, irabazi zutenean izandako poztasuna, saria jasotzera Madridera joan zirenean bizi ziren emozioak, bere ipuina liburuzka batean eta laburmetrai batean ikustearen harrotasuna.....Azalpena hauen aurretik laburmetrai hori ikusi genuen. Bildutako jendea gustora gelditu ziren, eta zoriondu ziguten.
Etiquetas:
argazkiak,
herriko foroa,
ikasleen foroa,
ipuina,
kontenedorak
martes, 20 de mayo de 2014
Ikasleen udal foroa 2014
Maiatzak 20an, goizeko 9:30tan, Domingo Agirreko EA21ko gelako arduradunak (lh1etik lh6garren mailatik) bi irakasleekin lagunduta Legazpiko udaletxeko areto nagusian egon ginen. Bertan herriko gainontzeko eskolako partaideekin (Olazabal institutokoak, Haztegi ikastolakoak), Alkate jauna eta Agenda 21ko zinegotziarekin elkartu ginen. Apirilaren 1ean, kultur etxean adostutako ondorioak, udaletxerako proposamenak eta geuk hartu behar genuen konpromezuak herriari azaltzeko. Ikasturte honetan, "Biodibertsitatea eta hondakinak" gaia landu eta gero sortutakoak, hain zuzen ere. BIODIBERTSITATEA ETA HONDAKINAK gaiaren ONDORIOAK, PROPOSAMENAK ETA KONPROMEZUAK (artxiboa deskargatuko zaizu, beraz, jarraian ireki)
Aurkezpenaren diapositibak (power point artxiboa) esteka honetan ikusiko duzu.
Diario vasco digitalean berria:...http://www.diariovasco.com/alto-urola/201405/21/alumnos-trasladaron-ayer-compromisos-20140521003110-v.html
Goiherriko hitza digitalean berria:....http://goierri.hitza.info/2014/05/20/legazpiko-ikasleek-agenda-21en-egindako-lana-aurkeztu-dute/
Latxartegi parkean konpromiso eta proposamenak hormirudietan. Diario vasco digitalean berria:.. http://www.diariovasco.com/alto-urola/201406/19/compromisos-propuestas-favor-medio-20140619003648-v.html

hitza,
hondakinak,
ikasleen foroa,
udala
jueves, 8 de mayo de 2014
Erlezaintza-Aikur-lh6-irteera
HELBURUAK:
- Erleen munduari buruz ezagupenak landu.
- Erlearen munduarekin zerikusi duen lanbidea (erlezaina) ezagutu.
- Erlezainaren lanari garrantzi eman eta baloratu.
- Ingurumenarekin errespetuz jokatzeak eta erleak gizakiarentzat duen garrantziaz jabetu.
- Animaliekiko eta landarekiko sentsibilitatea, errespetua eta babesa jarrerak garatu.
EDUKIAK:
- ERLEA: -Erlearen gorputza.
-Erlearen bizitza: 1.-Erlearen jaiotza:langilea, erregina eta erlamandoa.
2.-Erleberritzea.
3.-Erlearen gaitzak eta etsaiak.
- ERLAZAINTZA: -Erlazaintza Euskalerrian.
-Erlauntza desberdinak.
-Gizakiok erleengandik ateratzen duguna:
- Eztia.
- Argizaria.
- Erreginaren jalea.
- Propolioa.
- Polena.
-Erlezainaren lanak urtean zehar.
-Tresneria.
- ERLEA ETA ERLEZAINAREN EGINKIZUNA NATURAN
DENBORALIZAZIOA:
Gai hau hirugarren hiruhilabetean landu dugu eta bukaeran egun erdiko irteera bat egin dugu. AIKUR erletegia bisitatzera.
Etiquetas:
aikur,
argazkiak,
erlezaintza,
irteerak,
lh-6,
natur eskola bizia
miércoles, 7 de mayo de 2014
Eskolara oinez
Galdetegiaren emaitzak
Aurreko urtean eskolara nola joaten denari buruzko galdetegia bat eskolako partaide guztiak bete genuen. Herriko eskola guztiek. Galdetegi horren emaitzak jaso genituen. Eskolan aztertu eta gero, Maiatzak 6an, goizeko 9:00tan, udaletxean eskolako ordezkariak, alkatea, udal teknikaria eta osakidetzako ordezkaria elkartu ginean balorazio bat egiteko. Nahiz eta emaitz onak izan (hobetezko margenik badago), kotxearen erabilera murriztu behar dela komentatu zen. Datorren kurtsoaren hasieran: mugikortasun aste barruan (IX-16), edo eskolara oinez joateko egunean (X-4) ekintzak burutzea proposatu ziren.
Proposomenen artean, honako hauek bota ziren:
.- Datuak zabaldu (oharra, komunikabideetan),
.- egun berezi batzuetan oinez, patinetez, bizkletaz joaten bultzatu
.- Oinez etortzen direnei saritu; eta kotxez etortzen direnei "salatu"
.- Ikasleek kartelak, oharrak, abisuak prestatu eta kotxez etortzen den jendeari erakutsi, esan...
.- Udaltzaingoen laguntzarekin "ibilbide didaktiko" bat burutu udaletxetik eskolara

Maiatzak 10 - Bidezko merkataritza munduko eguna - aldeko ekintza
http://www.ciudadesjustas.org/udalerria/legazpi
http://www.legazpiko-udala.info/web/eu/02agenda21Ekintzak.shtm
http://www.legazpiko-udala.info/web/eu/02agenda21Ekintzak.shtm
Reenviado automáticamente mediante una regla
Legazpin kanpaina berria daukagu martxan!
Zabaltzen lagundu, mesedez!
lunes, 5 de mayo de 2014
Eskolako pasiloetan hormirudiak
Eskolako pasiloetan hainbat hormirudi desberdinak ikusgai jarrita daude, eta bide batez apaintzen dutenak. Urtean zehar egindako lanaren ekoizpena begi bistan gelditzen dira: bai ikaskideek, bai irakasleek, bai gurasoek ikus ditzaten. Hormirudi gehienek eskola agenda 21ean lantzen diren gaiarekin lotura dute: ura (ur zikloa, erreka mari, urola ibaia), biodibertsitatea (animaliak, landereak...), mugikortasuna (garraio publikoa), eskulanak (loreak eta intsektuak azaltzen direnak, urtaroak (udazkeneko zuhaitz eta hostoen koloreak, txoriak), plastilinaz egindako perretxiku, marrazkiloak..., ), Aquariuma bisita egin eta gero arrainen irudiak, paisaiak, .....
Etiquetas:
argazkiak,
biodibertsitatea,
hormirudiak,
mugikortasuna,
ura
domingo, 4 de mayo de 2014
Laborategiko materiala: intsektuak ikusteko lupak
Dirulaguntzak aprobetxatuz, landa lana egiterakoan, behaketa lanak egiteko basoetan edo zelaietan, batez ere biodibertsitate gaia lantzerakoan: intsektuak aztertzeko 4 lupak erosi ditugu.
Etiquetas:
argazkiak,
biodibertsitatea,
laborategi,
lupak
sábado, 26 de abril de 2014
"Los nuevos vecinos" ipuinaren saria jasotzen eta bideoa
Eskolako liburutegiko blogean berria:... http://www.domingo-agirre.blogspot.com.es/2014/04/gure-ikasleak-madriden-saria-jasotzen.html
Diario vasco digitalean berria:...http://www.diariovasco.com/v/20140429/al-dia-local/premian-madrid-cuento-alumnos-20140429.html
Ecoembes web orrian azaltzen den berria:...http://www.amarilloverdeyazul.com/category/losprofescuentan/
Ecoembes web orrian beste esteka bat:...http://www.amarilloverdeyazul.com/2014/04/pensando-en-el-futuro-los-profes-y-los-ninos-dijeron-presente/
Jarraian, "Los nuevos vecinos" ipunarekin oinarritutako laburmetraia

berziklapena,
bideoa,
ipuina,
lh-5,
los nuevos vecinos,
youtube
viernes, 11 de abril de 2014
Emanaldietako apaingarriak material berziklatuekin egin dira
Aurreko apirilaren 11an, haur hezkuntzako ikasleek gurasoen aurrean bere emanaldia aurkeztu zuten. Emanaldiaren gaia urtaroak ziren. Eszenatokia apaintzeko urtaro bakoitzean nola egoten den lau zuhaitz desberdinak jarri ziren: udaberrian loreeekin, udan fruituekin, udazkenean hosto kolore desberdinekin eta neguan elurtututa. Zuhaitzak material berziklatuarekin eginak ziren: enborra kartoia eta egunkari zaharrekin, adarrak botatako adartxoekin, hostoak erabilitako orri margotutakoekin, eta gainontzeko gauzak eskolan geneukan materialarekin (kanpotik ezer ekarri gabe). Hain polita gelditu dira, eskolako sarrera apaintzeko jarri bait dira.
jueves, 10 de abril de 2014
Bostgarren mailakoak Aristizabal baserrian mermelada egiten
Abenduaren 14-ean Hariztizabal baserrira joan ziren mermelada egitera. Bertan egin zuten guztia lan batean bildu dute. Baserriari buruzko informazioa, mermelada egiteko osagaiak, nola egin, boteetan sartu, argazkiak, eta gainontzeko beste ekintza batzuk (laberintoa, hamarretakoa....).
Etiquetas:
aristizabal,
irteerak,
lh-5,
mermelada,
natur eskola bizia
lunes, 7 de abril de 2014
Ogigintza - Aristizabal - Irteera - Lehenengo maila
OGIGINTZA - Haristizabal Baserria (1. maila)
Non: Ezkio-Itsaso - Helbidea:Haristizabal Baserria, Itsaso Auzoa
Telefonoa: 943 16 19 45 - Marilu Gardoki eta Xabi Akizu
Iharduera: Ogigintza ekologikoa egiten du.
Adina: 7 urte
Iraupena: 6 ordu
JUSTIFIKAZIOA
Iraupena: 6 ordu
JUSTIFIKAZIOA
Bigarren hiruhilabetean “ Ogia “ gaia lantzen dugu. Joan aurretik gelan “NATUR BIZIA ESKOLA”-k prestatutako fitxa, testu liburua eta bideoa erabiltzen ditugu eta ikasitakoa praktikan jartzeko Haristizabal baserrira joaten gara.
Ogi egin berriaren usaina baino gauza samurragorik ez dago, batez ere norberak maitasunez orea egin eta egur labean egosi badu. Hariztizabalen ogi integrala eta pasta ekologikoa egitea benetako gozamena da, eta errezeta etxera eramaten utziko dizuete! Amantal zuriekin ogia egiten ari zareten bitartean, abeltzaintza, kalitatezko produktu naturalei eta bidezko merkataritzari buruz asko ikasiko duzue. Eta atsedenaldian ganbarara igoko zarete, bertan sorpresa edukiko duzue eta. Etxera bueltan, zuek egindako ogiarekin ogitarteko berezia prestatuko duzue.
HELBURU OROKORRA
Ikasleak ogiaren prozesu osoan parte hartzea.
Elikagai ekologikoaren garrantziaz jabetzea.
EDUKIAK
Ogia egiteko osagaiak ezagutu.
Gari aletik hasi eta ogiarekin bukatu: garia garbitu, errotan eho, bahetu, oretu, ogiari forma eman eta labean erre.
Ogi industrial eta naturalaren arteko aldeak ezagutu.
Elikadura duen garrantziaz jabetu.
DENBORALIZAZIOA
- Garaia: Bigarren hiruhilabetea.
Etiquetas:
argazkiak,
aristizabal,
elikadura jasangarria,
irteerak,
lh-1,
natur eskola bizia,
ogigintza
Suscribirse a:
Entradas (Atom)